San Mamesen irabaziko ote?
02/11/2001 - 06:24 - Enviada por Oskar Armentia
Larunbat honetako partidua benetan interesgarria izan daiteke. Alaves taldeak inoiz ez du irabazi San Mamesen, ezta punturik atera ere. Benetan bitxia da. Zortzi partidu eta zortzi porrot. Nahiz eta duela urte asko gertatutakoa arraroa izan, askoz arraroagoa da azken bi partiduetan gertatutakoa. Alaves taldea Athletic baino talde finkoagoa da, baina beti porrota hartu du. Zer gertatzen da? San Mames zelai madarikatua ote da?Duela hiru urte, Alavesek kriston porrota hartu zuen. Bost aldiz hartu behar izan zuen baloia bere atetik, eta Athletic-ek, Alaves uzten zuen 2. Mailara jaitsieraren alboan. Hurrengo denboraldian, antzekoa gertatu zen. Azken partiduan eta Athletic taldeak ezer jokatu gabe, izugarrizko derrotxe fisikoa egin zuen. Emaitza, 2 eta 1, eta Alaves Champions-tik kanpo. Iaz, gauza bera. Nahiz eta Alavesek askoz hobeto jokatu ligan, San Mamesen gauzak aldatu egiten dira eta Athletic-ek berriro irabazi egin zuen.
Aurten, zer gertatuko ote? Nire iritziz, Alavesen plantilla, Athletic taldearena baino hobea da. Athletic taldeak ez du fitxatzen jokalaririk. Iaz, Merino hartu zuen, eta ez du ezer jokatu. Aurten, ezer ez. Hori bai, entrenatzaile germaniar bat hartu du. Baina nire ustez, hori ez da nahikoa. Entrenatzaileak ez du jokatzen, eta jokalariak ez badira onak, ez dago zer eginik. Athletic taldearen jokalari gehienak akomodatuak dira, dena den, Alaves taldearen kontra indar bereziak hartzen dituzte, beraz, kontuz ibili beharko dugu.
Dena den, aurten Alaves taldeak irabazi behar du. Gure taldea askoz hobea da, eta marka triste hori apurtzeko ordua da. Coloccini ez da izango taldean, baina bere postuan Karmona aterako da, eta horrek izaera berezia ematen dio taldeari. Athletic taldeak zortzi partidu daramatza irabazteke San Mamesen eta gure oportunitatea da. Gainera, Athletic-en defentsa lesionatuz beterik dago, eta gure aurrelariek golak sartzen hasi behar dute.
Ez da mendekua izango, logika baizik.
AURRERA, ETA GORA ALAVES !!
+ info
Ath. de Bilbao - Deportivo Alavés: Antecedentes en Primera
Ath. de Bilbao - Deportivo Alavés: Resumen histórico
D. Alavés - Rayo Vallecano : Antecedentes en Primera
Deportivo Alavés - Rayo Vallecano: Resumen histórico
C.A. Osasuna - Deportivo Alavés: Antecedentes en 1ª
C.A. Osasuna - Deportivo Alavés: Resumen histórico
Tweet #animopues